RCTSSren itsas jardueren atalean nahi duzun itsas kirolean aritzeko behar duzun materiala aloka dezakezu.
Material hau erabiltzeko EZINBESTEKOA DA IGERIAN JAKITEA eta 6 urte baino gehiago izatea. Adin horretatik aurrera, 6 eta 9 urte bitarteko haurrak heldu batekin joan daitezke, bi edo hiru pertsonako kayaketan. 10 eta 14 urte bitarteko haurrak banakakoetan joan daitezke, haiekin batera heldu bat baldin badoa.
Salbamendu-txalekoa nahitaez eraman behar da.
Kayak guztiak bakarrik husten dira eta ezin dira hondoratu; oso erraza da horietan ibiltzea.

Egunak eta ordutegia:
Urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra | Erreserba egin behar da 24 ordu lehenago | ||
---|---|---|---|
Ekainaren 1etik irailaren 30era | Egunero 11:00etatik 20:00etara | ||
Urriaren 1etik abenduaren 31ra | Erreserba egin behar da 24 ordu lehenago | ||

RCTSS BAZKIDE | KIROL TXARTELA | BAZKIDERIK EZ | |
---|---|---|---|
Kayak indibiduala | 11,00€ | 13,00€ | 15,00€ |
kayak bikoitza | 15,50€ | 17,50€ | 23,50€ |
Kayak hirukoitza | 17,50€ | 20,50€ | 26,50€ |
Stand up Paddle / SUP | 11,00€ | 13,00€ | 15,00€ |
Snorkel / bodyboard | 5,50€ | 6,50€ | 7,50€ |
Surfa | 6,50€ | 7,50€ | 8,50€ |
**Adierazitako prezioak ordu eta erdiko alokairuari dagozkio. **Prezioan sartuta daude: kayaka/arraun-surfeko taula, txalekoa, pala, neoprenoa, txikota eta RC asegurua. **Prezioan sartuta dago dutxa hotz bat eta arropa eta motxilak gordetzeko aukera. Urriaren 1etik maiatzaren 31ra, dutxa beroa duten aldagelak eta armairutxoak erabil daitezke, 1,5 € gehiago ordainduta. |