Eskimotajea

Agian, esperientzia duzu arraunean baina seguruago sentitu nahi zenuke zure ohiko jardunean; beharbada, irauli egin zara noizbait eta ez zenekien nola berreskuratu oreka.

Eskimotajea autoerreskateko teknika da, iraulitako kayaka zuzentzeko balio diguna, betiere kayaketik irten gabe; izan ere, uzkailiz gero lehengoratzeko modurik seguruena da. Teknika kontrolatuz gero, zure kayaka erabat kontrolatzea lortuko duzu. Eskimotatzen jakinez gero, ez duzu zertan kayaketik kanpo salto egin, hustu eta berriz sartu.

Gure eskimotaje-ikastaroak denbora-tarte laburrean ezagutza egokiak hartzea ahalbidetzen duen irakaskuntza-metodologia batean oinarrituta daude. Beharrezko baliabide guztiak ditugu (igerilekua, pala-flotagailuak, etab.), azkenean teknika menderatzea lor dezazun. 

Eskimotajea praktikatzeak, une askotan, iraulitako kayak batean eserita egotea dakar berekin eta, horregatik, maniobra hori entseatzeko, norbaitekin egon beharko duzu.

Share