Izenak berak adierazten duen bezala, kayak surfak bi modalitate konbinatzen ditu: kayaka eta surfa. Itsasoko olatuen indarra aprobetxatzen da olatuen gainean mugitzeko, kayak batean gaudela eta pala bat dugula.
Gero eta jende gehiagok erabakitzen du kirol hau egitea. Ausarta bazara eta olatuak oso atsegin badituzu, probatu kayak surfa; harrapatu egingo zaitu. Erabat gozatu ahalko duzu hasiera-hasieratik, ez baituzu zertan zutik jarri beharko. Eserita egiten denez, erori gabe aritu ahalko duzu surfean!
Donostiako Tenis Elkarte Errealaren Kayak Surf jardueran surferako sit-on-top kayakak eta belaunetarako strapak erabiltzen ditugu, olatuaren gainean kontrol handiagoa izate aldera. Beharrezko guztia ikasiko duzu esperientzia handiko monitore tituludun batekin. Eguraldiaren eta itsasoaren egoeraren arabera, Donostiako olatuen spot batera edo bestera joango gara.
Primerakoa abenturazale ausartenentzat eta esperientzia berriak probatu nahi dituztenentzat!
RCTSS BAZKIDE | KIROL TXARTELA | BAZKIDERIK EZ | |
---|---|---|---|
KAYAK | 23,50€ | 26,00€ | 28,50€ |
Maila | Oinarrizkoa - Aurreratua | ||
Baldintzak | Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea | ||
Gutxieneko taldea | 3 edo 6 pertsona | ||
Gutxieneko adina | 10 urte | ||
Iraupen | 2 ordu | ||
** Prezioan sartuta: KAYAK / SUP, pala, txaleko, neopreno, jantzi zerbitzua, tituludun gida eta asegurua |