Iraileko lehenengo bi igandeetan, Kontxako Bandera egiten da. Kantauri itsasoko traineru-estropada ospetsuena da, TKE Ligako estropada garrantzitsuena.
Donostiako Tenis Elkarte Errealaren Itsas Jardueren atalak kirol-norgehiagoka handi honetaz gozatzeko bi aukera eskaintzen dizkizu.
- Estropaden ikuskizuna zure kabuz ikusi nahi baduzu, zure kayaka edo SUPa aloka dezakezu gure instalazioetan.
- Seguru egon nahi baduzu leku on bat izango duzula, aukera duzu gure monitoreetako batek gidatzeko estropadek dirauten bitartean. Lehenik eta behin, ziabogaren aurrenengo ikusmen-lerroraino joango gara arraunean, kostaldetik 3 milia nautikoraino. Bertatik, sailkatutako traineruen tanda guztiak ikusi ahalko ditugu gertutik.
Estropada amaitzen denean, portuaren bokaleko sarrerarantz joango gara. Hor, milaka ikusle kontzentratu ohi dira, traineru irabazlea txalotzeko, hark bandera preziatuari eragiten dion bitartean.

RCTSS BAZKIDE | KIROL TXARTELA | BAZKIDERIK EZ | |
---|---|---|---|
KAYAK | 26,50€ | 29,00€ | 32,00€ |
Maila | Erraza | ||
Baldintzak | Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea | ||
Gutxieneko taldea | 4 pertsona | ||
Gutxieneko adina | 6 urte | ||
Iraupen | 3 ordu | ||
Data | 2019ko irailaren 1 eta 8a | ||
** Prezioan sartuta: KAYAK / SUP, pala, txaleko, neopreno, jantzi zerbitzua, tituludun gida eta asegurua. |