Tourra Donostiako badian

Donostiako badian eskaintzen dugun itsasaldia, zalantzarik gabe, ezin hobea da Donostiako badian kayak edo SUP baten gainean ezagutu nahi dutenentzat.

Bi orduz, Kontxako badian interes historikoa eta kulturala duten puntu guztiak zeharkatuko ditugu, ur gainean arraun egiten dugun bitartean. Badian sartzean, Chillidak sortutako Haizearen Orrazia eta Miramar jauregia ez ezik, Kontxako badia ere beste ikuspegi batetik ikusi ahalko duzu.

Donostiak zorte handia du, badian uharte bat baitu, Interes Nazionaleko Gune Historikotzat aitorturiko lekune naturala. Horregatik, esperientzia aho-zapore onarekin amaitzeko, Santa Klara uhartean geldialdi txiki bat egingo dugu, bainatzeko eta freskagarri batez gozatzeko, hiria leku desberdin batetik ikusten dugun bitartean.

Ez duzu zertan aditua izan, nahikoa da igeri egiten jakitea. Ibilbide erraza da, bakarrik, adiskideekin edo familiarekin egin dezakezuna (kayaka 6 urtetik aurrera eta SUPa 10 urtetik aurrera).

Share

previous arrownext arrow
Slider
RCTSS BAZKIDE KIROL TXARTELA BAZKIDERIK EZ
KAYAK 19,50€ 21,50€ 23,50€
SUPA 23,50€ 26,00€ 28,00€
Maila Erraza
Baldintzak Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea
Gutxieneko taldea KAYAK/SUP 4 pertsona
Gutxieneko adina KAYAK 6 urte
SUP adin gutxiena 10 urte
Iraupen 2 ordu

** Prezioan sartuta: KAYAK / SUP, pala, txaleko, neopreno, jantzi zerbitzua, tituludun gida eta asegurua.
** Nahitaezkoa bainujantzia, eguzkitarako krema eta txorrotak eramatea.