LAGUNDUCK KANPAINA

Lasterketa-eguna: EKAINAK 1

Hurrengo egunetan bat egingo dugu LAGUNDUCK elkartasun-kanpainarekin, eta Urumean igerian ibiliko diren ahate horiak saltzen hasiko gara. Ekintza Marianistak antolatzen duen elkartasunezko ahate-lasterketa dugu Lagunduck. Urtero, larunbat batez, gomazko milaka ahatetxo jaurtitzen dira Urumeara, eta, hala, lasterketa zirraragarri bati ekiten zaio. Mundaiz zubitik Maria Kristina zubiraino da lasterketa, ea zein ahate iristen den lehen tokian. Baina ez da ahate-lasterketa soil bat: ahate horiek adoptatzeko aukera dago. Dortsal horietako bat eskuratuta, zure ahatetxoak irabazten badu, sari handi bat irabazi ahalko duzu. Ahate bat adoptatzeak 3 euro balio du, eta, horrela, kausa solidario baten alde egingo duzu.

Ahate-lasterketaz gain, non emozioa eta giro ona ez den falta izaten, beste hainbat jarduera ere antolatzen dira, familian eta aire librean disfrutatzeko eta, aldi berean, kausa on baten alde egiteko. Puzgarriak, aurpegi-margolariak, jolasak, zozketak…

Eta, amaitzeko, lasterketa!

Share