Garai berriak. Kontaketa berria

DTEE_Birkonektatu

Garai berriak

Kirol elkarteek eginkizun historiko gako bat izan dute hiri edo giza-komunitateenn ohitura osasungarretan. Aldi berean pertsonen arteko loturak eratzen dituzten osasun bektoreak dira. Gaur, erosotasunean ardaztutako giza ereduaren krisian leporaino sarturik (kontsumo digitala oraindik oso estatikoa da, orduak konktatuak egotera mantentzen gaituensofa edo ohe batera kateaturik gaitu), kirola etorkizun hobe bat hasteko bide apropos bezala prestatzen da.

DTEE-ak 100 urte baino gehiago daramatza ongizatea sortzen laguntzen eta bere erlazioa Donostiarekin oso baliogarria da eta izan da milaka pertsonentzat.

Badakigu iragana nola izan den eta nolakoa den Tenisaren oraina. Baina gizartea gehiago aldatu da azken 10 urteetan aurreko 100etan baino eta etorkizunari segurtasunez aurre emateko kontaketa berri bat idatzi beharra dago. Donostiarrentzat balorezko aktore sozial bat izaten jarraitu nahi badugu, elkarrizketa berri bat ezarri behar dugu. Datozen belaunaldiei zuzendu eta zer izan ginen azaldu, zer garen eta zer izan nahi dugun.

Konektatu

Homelife. Instagrammerrak. Online kirola. Gehiegizko eskaintza . Indiferentziazioa. Ohiturak aldatzen dira, antzezlekuak aldatzen dira, komunikabideak aldatzen dira. Baina badago sekula aldatzen ez den zerbait: donostiarren bizimodu eta hiriarekiko maitasuna. Eta alde horretatik, Tenis Elkarte Errealak funtsesko papera jokatzen jarraituko du, jakituria duelako, esperientzia, eskaintza, instalakuntzak, filosofia, historia, oraina eta kirol sozialaren etorkizuna hiri honetan. Eta guztia formatu bakar, ikusgarri batean dauka.

Donostiako belaunaldi berriei gure xedea eta gure errealitatea kontatzeko modua moldatzeko helburuarekin, eta laburtzearen beharra asetzeko eta egungo formatu batera egokituz, kontaketa bat eraiki dugu eta gure manifestuan bilakatu dugu.

Marketing taldearen eta Sherman_Creative_Collective kreazio kontsultora donostiarraren hilabeteetako elkarlanaren emaitza den textua eta galdera bakarrari erantzuten diona: Zer esan nahi du tenisekoa izateak? Nabaria denaz gain, Tenisaren kontaketa berriak Tenisa jendarte berriaren aurrean, areriorik ez duen eskaintza sozial batekin osatzen den multikiroldun elkarte bezala birkokatu nahi du.

Tonu sozial eta lagun batekin, positiboa. Kutsakorra. Ezinbestekoa. Partaidetza harrotasuna suspertu nahi dugu. Eta horretarako, modu sutsu, arin eta oso “social media” batean, #tenisekoanaiz-ela zertan datza azaltzen duen, atal nagusia bezala, bi minutuko Brand Film bat duen eduki berrien sorrerarako proiektu bat egin dugu.

Lan hau Elkartearen datorren urteetarako plan estrategikoaren adierazpen labur, ikonikoa eta shareablea izatea nahi dugu.

Tenisekoa izatea izateko forma batekoa izatea dela gogoan eduki nahi dugu. Eta bizitza bizitzekoa. Oso gurekoia, oso hemengoa.

“Bizitza kolore guztietakoa ikusten dutenetakoa izatea da. Nahiz eta egun grisa izan. 1904tik, Donostiako Tenis Elkarte Errealekoa izatea, aktibitate batetakoa izatea baino askoz gehiago da. Donostikoa izatea bezalaxe, hiri batetakoa izatea baino askoz gehiago da”.

Share