ITSAS IKASGELA

 

Donostiako Tenis Elkarte Errealak eskola-adinean dauden taldeetarako abian duen plan bat da “Ikasgela itsasoan”. Pedagogoen, psikologoen, irakasleen eta, oro har, hezitzaileen esku dagoen eskola-espazio askotarikoa eskaintzen dizugu.

Itsasoa irakaskuntza-jarduerako elementu bihurtzen dugu, beste elementu bat gehiago, eta, horrenbestez, egoki egituratu eta antolatu behar da. Gure ustez, kastetxetik eta ikasgelatik kanpoko giroa oso tresna baliotsua da ikaskuntzarako, eta hori dela-eta gogoetarako eta plangintzarako xede izan behar du ikastetxeetarako. Itsasoak barnean hartzen ditu bereak diren eta ikastetxeko heziketa-proiektuaren eta bere eredu didaktikoen zerbitzura dauden ezaugarri batzuk.


Hiru jarduera desberdin dira:

Ikasgela itsasoan: neurrirako programa, ikasgelako teoria kirol-jardun batean aplikatzen duena. Kontzientzia ekologikoa eta birziklatzeari lotutakoa, geografia-eskolak, klima-aldaketa, natura… aukerak makina bat dira.

Sup eskola: hastapen-mailan.

Kayak eskola: hastapen-mailan.




Share
CLOSE
CLOSE