kalitatearen, ingurumenaren eta laneko segurtasun eta osasunaren arloko politika

Etengabe hazten ari den merkatu gero eta zorrotzago honetan, lehiakorrak izan behar gara, eta badakigu garrantzi handikoa dela ingurumena errespetatzea eta baliabide naturalak zaintzea. Laneko segurtasuna eta osasuna babesteko eta kudeatzeko erantzukizuna ere badugu, bestalde. Hori guztia kontuan hartuta, Zuzendaritza Batzordeak eta Donostiako Tenis Elkarte Errealeko gerenteak konpromiso hauek hartu ditugu:

  • Gure bezeroen eskakizunak betetzea, haien premia inplizitu eta esplizituak asetzeko, kalitatearen, ingurumenaren eta laneko segurtasunaren eta osasunaren arloetan.
  • Ingurumen-alderdiak Elkartean egindako lanean txertatzea, eta epe luzerako faktore garrantzitsutzat hartzea enpresa hobetzeari dagokionez, bertako jardueren ingurumen-inpaktuak murriztuz.
  • Giza jarduera guztiek bezala, gure Elkarteak ere ondorioak ditu ingurumenean, kirol-jarduerak sustatzen dituen heinean. Horregatik, ingurumena zaintzeko eta gure ingurumen-alderdi nagusiak identifikatu eta ebaluatzeko konpromisoa hartzen dugu, Elkarteko erabiltzaileak eta langileak sentikortuz, haien jarreran gure konpromisoa isla dadin, baliabideen erabilera ahalik eta gehien murriztuz.
  • IGure jardueretan laneko segurtasuneko eta osasuneko arriskuak identifikatu eta ebaluatzea, bai eta jarduera horiek aldatzean sortzen direnak ere, eta ezabatzen edo, gutxienez, kontrolatzen saiatzea.
  • Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko prozedurak garatu, mantendu eta onartzea, identifikatutako arriskuen tamainara eta ondorioetara egokituta.
  • Gure kudeaketa-sistemari aldizkako ikuskaritzak eta ebaluazioak egitea, eraginkorra dela bermatzeko.
  • Erregelamenduek eta legeek gure jarduerari ezartzen dizkioten baldintzak betetzea.
  • Gure kudeaketa-sistema etengabe hobetzeko sistema bat ezartzea, eta Elkarteko bazkide eta erabiltzaileei kutsadura eta kalteak saihestea.

Aipatutako konpromisoak betetzeko, Zuzendaritza Batzordeak eta Gerentziak helburu batzuk ezartzen dituzte, ziurtatzearren etengabe hobetzen ditugula gure kalitatea, gure ingurumen-jokabidea, ingurumenari eskaintzen diogun babesa, eta osasunaren eta segurtasunaren kudeaketa. Aldizka, zuzendariek (Zuzendaritza Batzordea eta Gerentzia) eta prozesuen arduradunek, elkarrekin, berrikusi eta eguneratu egiten dituzte helburu horiek, eta behar dituzten baliabideez hornitzen dituzte.

Nola iritsi

LAGUNDUKO DIZUGU ?

Entzuten dizugu.

Jar zaitez gurekin harremanetan.Email bat bidali edo telefonoz dei iezaiguzu.

rctss@rctss.com943 31 31 74943 21 59 81

    DONOSTIAKO TENIS ELKARTE ERREALAREN DATUEN BABESAREN INFORMAZIOA.Helburuak: zure eskaerei erantzutea eta gure produktu eta zerbitzuei buruzko informazio komertziala bidaltzea, baita posta elektronikoz ere.Legitimazioa: interesdunaren baimena. Hartzaileak: ez dago aurreikusita datuak lagatzea.Eskubideak: zure baimena edozein unetan ken dezakezu, baita zure datuak eta gainerako eskubideak ikusi, zuzendu eta ezabatu ere rctssctss.com-en.Informazio gehigarria: pribatutasun politika estakan informazio gehiago duzu.
    Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut.