Defentsa pertsonaleko eta gorputzez gorputz borrokatzeko sistema honek erasotzaile baten edo batzuen aurka erabiltzeko zenbait metodo tekniko eta taktiko jorratzen ditu, askotariko erasoei erantzuteko. Barne hartzen ditu armarik gabeko erasoak (kolpeak, heldualdiak, itotzeak…), arma zuri bidezkoak (aiztoak, labanak, hautsitako botilak…) eta arma mingarri bidezkoak (makilak, bateak, harriak…). Su-arma bidezko erasoen aurrean defendatzeko eta desarmatzeko teknikak ere hartzen ditu barne. Krav Maga Globaleko irakasle ziurtatuek ematen dituzte eskolak. Erakunde hori munduko erakunderik profesional eta nazioartean aktiboena dela onartzen da, arlo horretan.
ORDUTEGIA
90 minutuko eskolak
ASTEAZKENA ETA OSTIRALA 11:00
ASTELEHENA ETA ASTEAZKENA 20:00
*Eskolak Igerilekuaren aretoan emango dira.

PREZIOAK
|
EGUN 1 |
2 EGUN |
BAZKIDEA |
20,00€ |
35,00€ |
BAZKIDE EZ |
25,00€ |
40,00€ |
*leku mugatuak