Legezko oharra eta erabilera-baldintzak

  1. Webgune honen titularraren nortasuna.

34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazio eta merkataritza elektronikoaren gizarteko zerbitzuei buruzkoa, betetze aldera, www.rctss.com webgunearen titularra hau dela jakinarazi behar dizugu:

Izen soziala: Real Club de Tenis de San Sebastián

IFK: G20037685

Helbidea: Eduardo Chillida pasealekua 9, 20008, Donostia, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 21 59 81

Harremanetarako helbide elektronikoa: rctss@rctss.com

  1. Webgune hau erabiltzeko baldintza nagusiak.

Webgunea erabiltzean, atariak “Erabiltzaile” izaera esleituko dio sartu denari, eta www.rctss.com webgunean sartzerakoan argitaratuta dauden lege-baldintzak berariaz eta zalantzarik gabe onartzen dituela ulertuko da. Beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokor horiek irakurriko ditu webgunean sartzen den eta, hala badagokio, webgune honen bidez eskainitako zerbitzuak erabiltzeko asmoa duen bakoitzean, baldintza horiek aldatu egin baitaitezke.

Alde horretatik, “Erabiltzaile” joko da www.rctss.com webgunera sartu, bertan nabigatu, webgunea bera erabili edo doako edo kostuzko zerbitzu eta jardueretan parte hartzen duen pertsona oro.

2.1.- Xedea eta aplikazio-eremua.

Erabilera-baldintza nagusi hauek www.rctss.com webgunerako sarrera, nabigazioa, zerbitzu-kontratazioa eta erabilera arautzen dute, bai eta bertako edukiak (testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioak) eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko nazio-mailako legeek eta nazioarteko itunek babestutako beste edozein sorkuntza erabiltzeak eragin ditzakeen ardurak ere.

Real Club de Tenis de San Sebastián klubak (hemendik aurrera, RCTSS) baldintza partikularrak ezartzeko eskubidea du, eta berariazko zerbitzuak erabili eta/edo kontratatzerakoan aplikatuko dira. Baldintza nagusi hauek, azken batean, aplikazio osagarrikoak dira. Baldintza partikularretan eta baldintza nagusietan ezarrita dagoenaren artean kontraesana badago, baldintza partikularrak aplikatzeari emango zaio lehentasuna.

2.2.- Webgunera sartu eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak.

  1. rctss.com webgunera sartzea, hasiera batean behinik behin, librea eta doakoa da. Edonola ere, zenbait zerbitzu eta edukiren kasuan, aurrez zerbitzua edo produktua kontratatu beharko da. Kasu horietan, horretarako berariaz sortutako baldintza partikularrak aplikatuko dira.
  2. Erabiltzaileak, une oro, webgunean dauden zerbitzuen legezko erabilera egingo du, baldintza nagusi hauen, indarrean dagoen legeriaren, moralaren eta ordena publikoaren arabera, bai eta, oro har, Interneten onartutako beste praktika batzuen arabera ere.
  3. Erabiltzaileak izena emateko webgune honetan dauden formularioen bidez emandako informazio guztia legezkoa, erreala, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela bermatuko du. Hartara, Erabiltzailearen ardura izango da emandako informazioan egon daitekeen edozein aldaketaren berri berehala ematea RCTSS erakundeari.
  4. Erabiltzaileak ez ditu hauek egingo: birus, programa, makro edo edozein karaktere-sekuentzia sartu, webgune honen sistema informatikoari kalte egin edo hura aldatzeko asmoz; beste erabiltzaile batzuk webgunera sar daitezen eragotzi, baliabideak masiboki kontsumituz; publizitate-helburua duten webguneko datuak kaptatu; webgune honetan jasotzen diren edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo beste batzuei eman; webgune honetako zerbitzuen bidez, jabetza intelektuala, sekretu industrialak, hitzarmenezko konpromisoak eta beste batzuen ohore, irudi eta intimitate pertsonalerako eskubideari kalte egin diezaioketen ekintzak gauzatu; bidegabeko leia eta zilegi ez den publizitatea egi
  5. rctss.com webgunean zerbitzu bat erabili eta/edo kontratatzeko Erabiltzaileak bere burua erregistratu behar badu, Erabiltzailea bera izango da informazio hori egiazkoa eta legezkoa izatearen arduradun. Erregistroaren ondorioz Erabiltzaileari pasahitz bat ematen bazaio, Erabiltzaileak zerbitzuak eskuratzeko behar duen pasahitz horren erabilera arduratsua egiteko eta sekretuan gordetzeko konpromisoa hartuko du. Horrenbestez, Erabiltzaileak emango zaien edozein identifikatzaile eta/edo pasahitzen zainketa eta konfidentzialtasun egokiaren arduradunak dira eta horren erabilera beste batzuei ez uzteko konpromisoa hartuko dute, aldi baterako edo iraunkorki izan, bai eta zerbitzutik kanpo dauden pertsonei zerbitzuak eskuratzen ez laguntzeko konpromisoa ere. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da, pasahitza arduraz ez erabiltzeagatik edo galtzeagatik, legezkoa ez den beste batek pasahitza erabiltzea, zerbitzuen erabilera ez legezkoa egiteko. Pasahitza lapurtu edo galtzen bada edo Erabiltzailearen pasahitzak baimenik gabe eskuratzen badira, Erabiltzailea izango da RCTSSri berehala jakinarazteko arduraduna pasahitzak ezeztatzeko. RCTSS ez da, inola ere, baimendu gabeko beste batzuek eginikoen arduradun, Erabiltzaileak jakinarazpen hori egiten ez duen bitartean.

 

  1. Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak.

RCTSS da www.rctss.com osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen titularra, marka, merkataritza-izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki, eta mugatzaile izan gabe, webgune honetako diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta gainerako eduki-elementuak egilearen eskubideez babestuta daude.

www.rctss.com webgunera sartu edo bertan nabigatzeak ez du inola ere esan nahi RCTSSk bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egiten dienik, Erabiltzaileari erabilera pertsonalerako ematen dizkionik edo edukien lizentzia osoa edo partziala ematen dionik.

Hori dela-eta, Erabiltzaileak onartzen du www.rctss.com webguneko eduki guztiak edo batzuk, edozein bide erabilita, RCTSSren berariazko idatzizko baimenik gabe erreproduzitu, kopiatu, banatu, merkaturatu, eraldatu, berrerabili, publikoki komunikatu eta, oro har, beste edozein ekoizpen-mota erabiltzen baditu, jabetza intelektual eta/edo industrialaren eskubideak urratzen ari dela.

  1. Erantzukizunen eta bermeen erregimena.

Argitaratutako informazioak aldaketak izan ditzake, esate baterako, zerbitzuen erabilgarritasunean, moduetan edo prezioetan. Horrenbestez, erabiltzaileari aplikagarriak izango zaizkio kontratazioa egiteko unean www.rctss.com webgunean argitaratuta dauden legezko baldintzak.

RCTSSk adierazi nahi du, bere aukeren barruan eta teknologiak ahalbidetzen duen heinean, antolaketa eta teknika aldetik neurri guztiak hartu dituela webgune honek funtzionamendu zuzena izateko eta birusak eta beste elementu kaltegarri batzuk saihesteko. Nolanahi ere, kontrolaezinak diren beste alderdi batzuk ezin izango ditu bermatu: a) www.rctss.com webgunean jasotzen diren eduki eta zerbitzuen jarraipen eta erabilgarritasuna; b) jasotako edukietan akatsak izatea eta/edo arazorik izanez gero horiek konpondu ahal izatea; c) birusen eta/edo beste elementu kaltegarri batzuen eza webgunean; d) harturiko segurtasun neurrien erasoezintasuna; e) www.rctss.com webguneak hartutako segurtasun-neurriak gainditu dituen erabiltzaileak sor ditzakeen kalteak.

Erabiltzailea bera izango da erantzule bakarra beste batzuen aurrean, pertsonalki edo bere izenean www.rctss.com webgunera bidalitako edozein komunikaziorengatik eta webguneko edukiak eta zerbitzuak baimenik gabe erabiltzeagatik.

RCTSSk bere egiten du www.rctss.com webgunera sartzeko aukera bertan behera uzteko eskubidea, aldi baterako eta aldez aurretik abisatu gabe, webgunea hobetzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo mantentzea egiteko lanen kariaz. Hala eta guztiz ere, ahal den neurrian, webguneko zerbitzuak etetea erabakitzen baldin bada, RCTSSk abisua argitaratuko du webgunean, eteteko egunaren berri emateko.

www.rctss.com webgunean egon daitezkeen loturek beste webgune batzuetara eraman zaitzakete. Haietan, RCTSSk ez du erantzukizunik, ez baitu haien gaineko inolako kontrolik. Helburua Erabiltzaileari beste informazio iturri batzuen berri ematea da; ondorioz, Erabiltzailearen erantzukizuna besterik da edukietan sartzea haiek arautzen dituzten erabilera baldintzetan. RCTSS ezin da erantzule izan gure webgunea hartzen duten hiperestekak barneratzea erabakitzen duten beste batzuen webguneez.

RCTSSk ez du erantzukizunik Erabiltzaileek egin dezaketen bere webguneko edukien edo zerbitzuen erabileraz, ezta erabilera baldintza hauek errespetatzeaz. Dena dela, RCTSSk aukera du egokiak diren legezko neurriak hartu eta beharrezko prozedurak abiarazteko erantzukizunak egozteko, indarrean dagoen legearen, etikaren eta ordena publikoaren aurkako jardunarengatik, baita ohartarazi eta kentzeko ere edozein adierazpen arrazista, diskriminatzaile, sexista, difamatzaile, laidogarri, iraingarri, lizun edo oinarrizko arau etikoen aurkakoa dena.

  1. Pribatutasun politika.

RCTSSk konpromiso irmoa du bere Erabiltzaileen pribatutasunarekin. Erabiltzaileen datu pertsonalek izango duten tratamenduari buruzko informazio guztia eskuragarri dago lotura honetan: http://www.rctss.com/politica-de-privacidad/

  1. Cookie-en politika.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Teknologia honen erabilerari buruzko informazio guztia lotura honetan dago eskuragarri: http://www.rctss.com/politica-de-cookies/

  1. Iraupena eta aldaketa.

RCTSSk sarbiderako baldintza nagusi hauek, osorik edo zati batean, aldatzeko eskubidea gordetzen du, aldaketak webgune honetan bertan argitaratuz. Era berean, beharrezkotzat dituen aldaketak egin ahal izango ditu aurrez jakinarazi gabe, eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehituz, eta bai aurkezteko era edo kokalekuaren forma bera ere. Hortaz, indarrean dauden baldintza nagusitzat Erabiltzailea www.rctss.com webgunera sartzerakoan argitaratuta daudenak hartuko dira, eta horren ondorioz, Erabiltzaileak aipatutako erabilera-baldintza horiek irakurri beharko ditu aldian behin.

Baldintza partikularretan xedatutakoa kontuan hartu gabe, RCTSSk webguneko edukietarako sarbidea bukatutzat hartu, bertan behera utzi edo eten dezake, edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe, eta Erabiltzaileak ezin eskatuko du inolako kalte-ordainik.

  1. Legeria aplikagarria eta jurisdikzio-eskumena.

Legeria aplikagarrian eta jurisdikzio-eskumenean ezarritako araudi indardunak zuzenduko ditu RCTSS eta Erabiltzailearen arteko harremanak. Edonola ere, araudiak alderdiak foru baten mende jartzeko aukera aurreikusten duen kasuetarako, RCTSS eta Erabiltzailea, legokiekeen beste edozein foruri uko eginez, Donostiako Auzitegi eta Epaitegien mende jarriko dira.

Share
CLOSE
CLOSE