Presidentearen ongietorria

Gonbit egin nahi dizut Donostiako Tenis Elkarteko instalazioak ezagutzera etortzeko. Hiriko tokirik ederrenetako batean egongo zara, xarma handiko inguru batean, Badiaren ertzean eta Haizearen Orraziaren ondoan, eta aukera izango duzu tenisean, padelean eta piraguismoan aritzeko, fitnesseko jarduerak egiteko, eta urte osoan zehar bizitza sozial handia izateko.

Elkarteak ehun urte baino gehiago daramatza martxan, baina inoiz baino gazteagoa eta berrituagoa dago, jarduerak eta instalazioak birmoldatzeko prozesu luze baten ondoren. Hainbat gune berri ditugu, eta ziur gaude aisia aprobetxatzeko dituzun asmo guztiak aseko dituztela: padeleko eta teniseko pista estaliak, gimnasioa, jarduerak egiteko eta fitnesserako aretoa, aldagelak, elkarte gastronomikoa eta abar.

Gure asmoa elkartea herritarrengana irekitzea denez, guregana hurbil zaitezen nahi dugu, zerbitzu eta arretarik hoberenaz tratatu zaitzagun, merezi duzun moduan. Espero dugu laster ikusiko dugula elkar.

Besterik gabe, agurtzen zaitut.

Share
CLOSE
CLOSE