Historia

1904ko abuztuaren 29an, Donostiar talde batek, D. José de Satrústeguik zuzendua, fundazio akta bat altxa zuen garai hartan SAN SEBASTIÁN RECREATION CLUB zenaren izenean, hau guztia gizartean onarturiko era guztietako sport joko eta dibertimenduak eraiki eta antolatzeko asmoz.

historia1.jpgLehenengo bi urteetan, Kluba Ategorrietan ezarri zen, Ulia mendiaren besapean, eta donostiarrei tenis jokoa ezagutaraztearen asmoz. Lehenengo Txapelketa Internazionala antolatu eta ospatu zuen 1904 urtean bertan Cofre zezen plazan.

Garai hartan hiriak 42.500 biztanle zituen eta dagoeneko uda igarotzeko leku bezala finkatua zegoen. Donostiara Mª Cristina erreginaren helduerarekin, bere alabez lagundua eta hil osteko semearekin dagoeneko Alfonso XIII zena, hiriak behar zuen bultzada jaso zuen estatuko hiririk kosmopolitena eta udatiarrena izateko. Miramar jauregia eraikiarazi zuen, Casino zaharra zenarekin batera urte askoan Donostiaren adierazgarri izan zirenak. Kultura zabala eta findura artistikoa zuelarik easotarren idiosinkrasian guztiz barneratu zen, hiriaren lehenengo urrezko domina jasoaz. San Sebastián Recreation Club-aren ekintzetara azaltzeari ez zion utzi sekula 1906 urteaz geroztik, Klubak bere instalazioak Ondarretara eraman zituenean Miramarreko jauregiaren albora.

Ategorrietako instalazioak txikiak geratu zirenean, gazte talde murriztu eta kirolaren entusiasta, teniseko aktibitateekin batera, beste kirol batzuk barne hartu zituzten, hala nola belarreko hockey-a, futbola, criket-a, hipika, poloa, golfa eta atletismoa, Aieteko Toki Ederreko finka erabiliaz, tenisa jokatzeko Merry del Val markesek zutena, Ondarretan instalazio berriak egokitu arte, gaur egungo Zumalakarregi etorbidea eta Infanta Beatriz-enaren artean kokatua, 1906ko irailaren 8an inauguratuaz, teniseko III. Txapelketa Internazionalarekin. 5 tenis pista zituen, geroago 6ra zabalduko zena, azken hau harmailekin, aldagela sinpleduna , ur hotzeko dutxekin gizonezkoentzat eta emakumeena ur bero eta komunekin.

Ingurunean zegoen zelaia erabiliaz, futbol, hockey, cricket, rugby eta hipika eta saltoetarako hezileku bat egin ziren. Futbolean, Recreation Club-a Espainiako irabazlea izan zen.

Bere sozio fundatzaile eta oinordekoen artean internazionalen lista bukaezina litzateke, olinpikoak, Espainiako txapeldunak modalitate desberdinetan, futbol nahiz hockeyko lehenengo taldeak barne, euskal pilota, atletismoa, boleybola, eskubaloia, saskibaloia, hipika, poloa, igeriketa, rugbya, nautika eta baita cricketa ere. Zehazki Klubaren palmares zabalean bada aipameneko garaipen bat selekzio ingelesaren aurka, 1910ean gure Kontxako badiara iritsi zena. Ingelesen porrot bakarra irletatik kanpo eta non eta beraien kirol nazionalean.

Lehenengo guda mundialaren ostean, tenisa kirol olinpiko izendatua izan zen, ospe handiagotuz. Momentu horretan egin zen ezaguna Suzanne Lenglen jokalari frantsesa. Estatu Batuetako tenis talde txapelduna, Vincent Richards bakarkako txapelduna barne, bere taldekideekin batera Norris Williams eta Watson Washburn, Ondarretan ikustaldiko partidu bat jolastea onartu zuten, aurkari moduan José eta Manuel Alonso eta Eduardo Flaquer anaiak izanik, Copa Daviseko espainiako taldekoak.

Mª Cristinaren, Donostiako udaletxeren abalarekin eta bertako alkatea zen D. José Elosegui buru izanik zenbait ministeriorekin harremanak sortu ziren, nagusiki marinakoarekin urbanizatzeko eta Ondarreta hondartza-aldea edertzeko. R.Ogatik eman zitzaion Donostiako udaletxeari Ondarretako hondartzako zati baten betelana, lorategi eta teniserako erabilia izango zena.

 

historia2.jpgUdaletxeak sinatu zuen itzarmen bat Tenik Klub Erreal berriarekin zedatzen lursail horien usufruktua. Gaur egungo Donostiako Tenis Klub Errealak izen hartu zuen maiestatearen kontsezioz, eta kirol hau goratua izan zen objektibo eta izendapen sozialera SS.A.A, Beatriz eta Cristina infantak ohoratu zituzten Klubeko erakundeak.

Ondarretako padurako instalazio berrien inaugurazioak bat etorri ziren espainiako zorizko jokoen debekuarekin. Alderdi-Ederreko kasinoa itxirik eta Kursaaleko Kasinoa inauguratu berria, udako gizarteak luxuzko eta sozietate bizitza ez gutxitzea eskatu zuen. Donostiako Klub Errealak, bere kirol palmares diztiratsua alde batetara utzi gabe, zituen aretoak hobetzeaz arduratu zen, 22 langilerekin zerbitzuak handiagotuz, gizarte galak antolatuaz, ezkontza ospakizunak, dantzak, ikuskizun desberdinak. Tenisaren eskaera handiagotu zen, batez ere horren kreditatua den Donostiako Zinemaldia ospatzen hasi zenetik.

Urtean zehar entsalada-ontziaren irabazleak izan zirenak. 1934ean, profesional moduan, Willian Tilden jokalari mitikoak bisitatu gintuen.

1946ean inauguratu ziren bi eraikin berri, harrera-lekua eta bi solairuko aldagelak, eta kontseilaritza, oso famatua izanik Dª Juanita, pisten erreserben jasotzailea, Santos Antolinez semearekin ezkondua, Klubeko entrenatzaile nabarmena, etorkizuneko jokalarien eraketan alma materra.

50eko hamarkadan Manolo Santana indarrez sartu zen, Junior Txapelketa Internazionala irabaziaz, non partidu batzuen buruan Juan Carlos printzea baitzegoen, zeinari patinen gaineko hockeyaz gain, ekitazioa eta pala frontoian, tenisa eta squacha gustatzen baitzitzaizkion jokatzeko.

Espainiako txapelketan Klubak antolatua 1950ean, Emilio Martínez izan zen garaile, Andrés Gimenok parte hartu zuelarik, 1955eko Internazionala Mulligan australiarrak eskuratuaz.

Urte haietan pate hartu zuen Trouppe Kramerrek, munduko profesional hoberenak: Pancho González, Pancho Segura, Toni Travert eta Jack Krammer, bisita errepikatuaz 60. hamarkadan Andrés Gimeno, Rod Laver, Lew Hoad, Stolle eta Emersonekin batera.

67. urtean partidu adiskidetsu bat jokatu zen Espainia eta Australiaren artean, Manolo Santanak irabazia Stolleren aurka, Arillak galdu egin zuen Mulliganen aurka eta bikoitzetan espainiar bikoteak australiarra irabazi zuen. Beti egon dira pistetan Copa Daviseko pertsonaia nagusiak : Couder, Arilla, Gimeno, Santana, Gisbert, Orantes eta Higueras.

Klubaren eraiketa erakargarrienetako bat 1954eko igerilekua izan zen, itsasoko urarekin. Amerikar prentsaren onespena izan zuen, dudarik gabe zinemaldiko kazetarien influentziagatik eta zehazki Mel Ferrer aktoreagatik bere emazte Audrey Herburnekin.

Tenisak igeriketa talde indartsua osatu zuen eta beste waterpoloko batzuk, igeri egiten ikasteko ikastaro ugari ikastola eta zentruentzat.

Beste arrakasta bat Txiki Tenisa izan zen, gazteentzako elkartokia, 1956an inauguratua, tamaina txikia izanda ere lekuko gazteen lehentasuna izanik eta udan zetorren jendearena ere bai.

1945 eta 1975 urte bitarte, Klubak paper garrantzitsua jokatu zuen ikuskizunen munduan, batez ere udako hilabeteetan, dantza, humore, abesti eta orkestrako irudi garrantzitsuak kontratatuaz.

Teniseko federazio internazionalaren exijentziaz eta Copa Daviseko kanporaketa jokatzeko asmoz, 1968an pista estalia inauguratu zen, Manolo Orantesek debutatuaz Manolo Santana, Arilla eta Gispertekin batera, hauek izanik garaileak R.A.Uen aurka. Pista honi esker beste ekintza garrantzitsu batzuk ospatu ahal izan dira, hala nola taldekako Copa Princesa Sofiaren finala, Italia, Checoslovaquia, Ingalaterra eta Sueziak parte hartu zutelarik. Garaileak britaniarrak izanik chekoen aurka, 4-1. txapelketa hau bukatuta beste batzuk jokatu ziren: LXV txapelketa internazionala, Kopa Jorge Satrustegui, I Chocolate Suchard Saria. Ospe handiko firma oso lotua dago hirira eta Antiguo auzora, ekintza ugari lagundu zituen.

Sozio familiarren hazte ugariak Sagutxo Klub infantila gauzatu zuen, sozioen seme/ alaba gazteenentzat jolas eta aktibitate desberdinak antolatzen zituzten monitoreek gidatua.

80. hamarkadaren hasieran Klubak bere garairik zailenak bizi izan zituen, Donostian uda igarotzen zuten famili gehienen bajak gertatu zirenean. Udaletxeari esker eta honek sortu zuen Tenis Ondarreta Fundazio Munizipal Publikoari esker Tenis Klub Errealak bizirik dirau txapelketa eta ikastaroak antolatu ahal izateagatik. Klubak 4 pista gogor zituen, ondoren beste bi gehiago sortu ziren eta bost lur eragindako, pista estaliarekin batera.

Tenis Ondarreta Fundazio Munizipal Publikoaren instalazioak pleno munizipalean Kirol Patronatu Munizipalagatik gestionatuak izatera pasa zirenean, klubaren biziraupena baimenduz, instalazioaren erabiltzaile bat gehiago bezala, edozein gestio teknikotik bereiziak, teniseko ikastaroak alde batetara utziaz, 850 sozio galdu zituen.

1998ko martxoan sinatu zen Donostiako udaletxean zerbitzu publikoaren gestiorako kontratua "Instalaciones deportivas tenis Ondarreta" kirol Patronatu Munizipalaren eta Klubaren artean.

Lehiaketa honen adjudikazioak Tenis Klub Errealarentzat suposatuko du eragozpen askoren ondoren azkenean martxan jarriko diren erreforma obrak martxan jartzea.

Erreforma proiektuak bi fase ditu, lehenengo fasean pista estalia lurrera botatzea, honen ordez eraikin moderno bat jarriaz aldagela handi eta modernoekin, hiru padle pisten eraikuntza, gimnasio berri bat, bi erabilpen anitzeko areto, bi minifrontoi eta kafetegi eta jatetxe bana. Bigarren fasean, bi tenis pista estaliko dira eta hiru padel pista sortuko dira aire librean.

2004 urtean Klubak bere mendeurrena ospatzen du, gipuzkoako kirol Klub dekanoa izatearen ohorea izanez

 

EGUTEGIA
Eguraldia