TENIS- ETA PADEL-LEHIAKETA SOLIDARIOA

MAIATZAK 25

Maiatzaren 25erako, Unicefen aldeko tenis- eta padel-lehiaketaren beste edizio bat antolatu dugu Donostiako Tenis Elkartean. Aurten ere gurasoen eta seme-alaben torneo bat izango da, eta izen-emateetan jasotako diru guztia nazioarteko GKE horren proiektuak aurrera ateratzeko izango da. Haurrek eta helduek beste haur batzuen bizimodua hobetzen lagunduko dute.

Kirolaren bidez lagundu baino modu hoberik ez zaigu bururatzen, kirola aurrerapena baita. Kirola eta jolasak garrantzitsuak dira Unicef elkartearentzat, funtsezkoak direlako osasunerako, zorionerako eta neska-mutikoen ongizaterako. Kirolaren bidez, bizitzarako beharrezkoak diren balioak eta gaitasunak erakusten ditugu; adibidez, diziplina, talde-lana, inpartzialtasuna eta errespetua. Horregatik, maiatzaren 25ean Unicefen aldeko familia-lehiaketa hori jokatuko dugu, non denek irabazten duten. Irrikaz gaude. Familian igarotzeko egun dibertigarria izango da eta, aldi berean, gurearen hain desberdina den errealitate bat erakutsiko dugu. Penagarria da hau esatea, baina gaur egun, oraindik, munduan 2 milioi pertsonak baino gehiagok ez dute edateko urik. Maiatzaren 25ean, guk eta gure seme-alabek ur- eta esperantza-tantak bidaliko ditugu Nigerrera. Han % 60 baino handiagoa da erabateko pobreziaren tasa. Horrek esan nahi du hainbat pertsonak falta dutela ura, jana eta etxe duin bat, eta ez dutela hezkuntzarik eta sendagairik eskuratzen.

Gipuzkoako enpresa askok nahi izan dute ekimen honekin bat egin, eta zerrenda oraindik ere handitzen ari da. Enpresa horiek zenbait produktu eta opari eman dituzte, eta «0 bola» txartelen salmentarekin zozkatuko dira, lehiaketa amaitutakoan. Emozioz beterik jakinarazten dizut ekintza txiki baina aldi berean handi horiei ESKERRAK jada ur-sarera lotu direla 34 eskola, eta 11.000 haur baino gehiago direla horren onuradunak.

Gainera, aurten, eguraldiak eta itsasoaren egoerak uzten badigute, ekimen eder horren barruan 2 TXANGO egingo ditugu ARRAUN-SURFEKO oholetan eta KAYAKEAN, eta prezioa solidarioa izango da: 5,00 € pertsona bakoitzeko. 90 minutuko ibilaldia izango da, bi txandatan: 10:30ean eta 12:00etan. Bildutako diru guztia Unicefen proiekturako izango da.

TANTAZ TANTA NIGERREN ALDE!

Laster jasoko duzue informazio gehiago.

Share