PIRAGUAK

Piraguak RCTSSan

Donostiako Tenis Elkarte Erreara badiako paisaia ikusgarriaren ondoan kokatzen da. Bere eskaintza zabaldu eta dibertsifikatzeko asmoz eta kokapen ezinhobeaz baliatuz, 2005. Urtetik aurrera piraguismoa eta Stand up Padel ikasteko aukera ematen dizue.

Gainera gure instalakuntzetan zure kayak edo zure ohola gordetzeko aukera eskeintzen dizugu, eta horrela ez zara kirola egiteko nagi ibiliko, ia hondartzan bertan egongo zarelako.

Elkarteak udako Ikastaroak, ikastetxeetarako ikastaroak, ikastaro aurreratuak, eskimotaje teknika eta kayak surf eskolak eskaintzen ditu. Orain dela gutxi Stand-up oholak ekarri ditugu, ur kiroletako eskaintzat zabalduz horrela.

ELKARTEKO JARDUERAK

TXAPELKETAK

ESTEKA INTERESGARRIAK


Baliabide materialak:

Olatuetaz gozatzeko kayak handi eta txikiak, irekiak edo itxiak, elkarteak kirola modu dibertigarri eta seguruan egiteko material ugari dauka. Pala, txalekoa eta neoprenozko kayak-gona ahaztu gabe.

Stand-up oholak, hasten direnentzako eta maila aurreratua dutenentzako, arrauna eta eroritakoan ohola ez galtzeko surflarira lotuta doan lokarriarekin.

Elkarteak gure kirolak egiteko behar diren zerbitzu guztiak erabilgarri ditu.

Giza baliabideak:

Piraguismoa egiten duten kirolariez osatuta dago, guztiek eskolak emateko titulazioa eta gogoak dituzte. Maila oso altua duten irakasleak ditugu, Espainiako, Europako edo mundu mailako txapeldun izan diren irakasleak barne.

Stand-Up ikastaroetarako, elkarteak Gondolin enpresako irakasleen laguntza dauka, Donostian kirol honetako aitzindari direnak, esperientzia urte askorekin.

<--

ALQUILA TU PIRAGÜA O PADDLE SUP EN EL RCTSS

–>

Elkarteko jarduerak

Eskaintza jarduerak

Eskaintza jarduerak elkartean unean unean antolatzen dira, jarduera hauek noizbehinka burutzen dituzten pertsonei hauekin harremanetan jarraitzeko aukera emateko. Jarduera hauekin ohiturak sortu nahi dira, guztiek noiz ospatuko diren jakin dezatela: bataioa adibidez urteko lehen larunbat edo igandean izaten da. Gainontzeko jarduerekin urtaro edo ordutegi aldaketez baliatzen gara (eskaintza handiagotzea suposatuko luketenak). Jarduera hauek dohainikakoak dira, izan ere helburua jendea fidelizatu eta jardueraren inguruan giro sozial bat lortzea baitira.

Ateburuko Ikastaroak

Jarduera honen helburu nagusia ikastaroetara etortzen direnen eta bazkideen beharretara moldatzea da, piraguismoa egiteari dagokionez. Ibaian (Bidasoa, Murillo de Gallego) hastapen ikastaroak, badiatik ibilaldiak, Monpas edo Tximistarri inguruetatik ibilaldiak…antolatzen dira.

Jarduera honen plangintza eta antolaketa orain arte eguraldia eta kirola egiten den inguruko ezaugarriak kontutan hartuta burutu da.

Ikastetxeekin jarduerakI

Ikastetxeekin egiten diren jarduerak bi modalitatetan banatzen dira:
• Piraguismoa bakarrik
• Kirol anitzak (piraguismoa + padel edo tenis-padel)
Jarduera honen helburua: hirian piraguismoa ezagutzera ematea.
Sail honetako koordinatzaialea ikastetxeekin harremanetan jartzen da eta eskaintzen den jarduerari buruzko informazioa ematen die, modalitate eta aukera desberdinekin. Beharrezko diren ordu eta irakasleen arabera, ikastetxeari aurrekontu bat aurkezten zaio.

Eskola partikularrak

-Eskabidea Villa Juanita-n burutu behar da, eskolak jaso nahi diren egun eta orduak adieraziz.
-Donostiako Tenis Elkarte Errealak eskatu den eskola emango dela ziurtatu beharko du. Baieztapena berehalakoa izan daiteke, edo material eta irakaslearen erabilgarritasuna ziurtatzeko behar den epearen ondoren iritsiko da.
-Eskola partikularren edukia ikaslearen maila edo interesaren araberakoa (teknika konkretu baten hobekuntza, modalitate desberdin baten ikasketa…) edo orokorrean hobekuntza mailaren araberakoa izango da.
-Eskola partikularrak banan-banakoak edo taldekoak (gehienez 9 pertsona) izango dira eta ordubeteko iraupena izango dute.
-Eskola partikularrak eskola bakoitzaren aurretik ordainduko dira.

Helduentzako ikastaroak

Ikastaro hauek iraila edo urrian (urria nola hasten den arabera) hasten dira, eta UDA aurretiko astean amaitzen dira, non ikasturte osoan ikasitakoa burutzeko ibai batera bi egunetako irteera antolatzen den. 18 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude. Ikastaro hauen helburua gure erabiltzaileen beharrak burutzen duten kirolera moldatzea da, ordutegia eta bakoitzaren helburu pertsonalak kontutan hartuta (ondo pasa, lana alde batera utzi, ikasi…).

Txapelketak

Egutegian dauden modalitate desberdinen txapelketen egunak azaltzen dizkizuegu jarraian:

ITSASOKO KAYAK – KAYAK-SURF

KAYAK-EKO EUSKADIKO VI TXAPELKETA SURF
Data Txapelketa Non
Martxoa Euskadiko 1. Kopa Laga
5/1/02 Euskadiko Txapelketa Euskadiko 2. Kopa Mundaka
29-30/06 Euskadiko 3. Kopa Kontzentrazioa Lekeitio
12-13/06 Euskadiko 4. Kopa Bakio
Urria Euskadiko 5. Kopa Zarautz
Munduko Koparen Finala Ecuador

RODEO – KAYAK-POLO

Data Txapelketa Non
Zehaztu gabe Gipuzkoako Txapelketa Zehaztu gabe
Zehaztu gabe Euskadiko Txapelketa Zehaztu gabe

SLALOM

Data Txapelketa Non
31/01 1Txapelketa Betherram
28/02 2Txapelketa San Miguel
10-11/04 3 Txapelketa (Espainiako Kopa) Orthez
09/05 Gipuzkoako Txapelketa San Miguel
13/06 Euskadiko Txapelketa San Miguel
Share