Pribatutasun-politika

Pribatutasun-politika honen xedea da zure datu pertsonalek jasotzen duten tratamenduari buruzko informazioa ematea, gure webgunean nabigatzen zabiltzanean edo bertan barneratutako zerbitzuak erabiltzen dituzunean, dokumentu honetan jasotako helburuetarako eman nahi dituzun libreki erabakitzeko aukera izan dezazun.

Nork hartzen du nire datu pertsonalen tratamenduaren erantzukizuna bere gain?
Jakinarazi behar dizugu eskatzen zaizkizun datu pertsonalen erakunde erantzulea Real Club de Tenis de San Sebastián dela. Helbide hau du: Eduardo Chillida pasealekua, 9, 20008, Donostia, Gipuzkoa (hemendik aurrera, RCTSS).

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, hona hemen gure datuak:

Helbide elektronikoa: rctss@rctss.com

Telefono zenbakia: 943 21 59 81

Zein helbururekin tratatuko dira nire datu pertsonalak?
Zure datu pertsonalak helburu hauetarako erabiliko dira:

Zure eskaerari erantzutea.

Gure produktu edo zerbitzuetakoren bat kontratatzen baduzu, zure datu pertsonalak haiek kudeatu eta fakturatzeko erabiliko ditugu.

Kontakturako zure datuak gordeko ditugu, aldian behin informazioa emateko, gure edo beste batzuen produktuen edo zerbitzuen gainean, gure ustez, zure interesekoak izan daitezkeenen gainean.

Curriculum vitaea bidaltzen badiguzu, ulertzen dugu mugarik gabe gordetzea nahi duzula, egin ditzakegun hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, alde batera utzirik une oro izango duzula zure datuak bertan behera uzteko eskatzeko aukera.

Cookie-ak erabiltzen ditugu eskainitako zerbitzua hobetu eta pertsonalizatzeko, bai eta nabigatzea errazteko ere. Cookie-en gaineko informazioa nahi izanez gero, lotura honetan kontsultatu dezakezu: https://rctss.com/politica-de-cookies/

Merkataritzako komunikazioak.
Erregistroko gure formularioetako edozeinetan datu pertsonalak emateak berekin dakar berariaz onartzea, zure interesekoa izan daitekeela pentsa dezakegun gure informazioa edo beste batzuena bidaltzeko. Informazio hori bidaltzea gure negozioaren funtsezko zati bat da, eta, horrenbestez, gure produktu edo zerbitzuetako edozein kontratatzeari lotuta dago.

Nolanahi ere, gogora ekarri nahi dizugu une orotan eta doan egin diezaiokezula uko komunikazio horiek jasotzeari. Horretarako, dokumentu honetako lehen puntuan adierazi den helbidera mezu elektronikoa bidali behar duzu.

Zenbat denbora gordeko dituzte nire datu pertsonalak?
Kontratatutako zerbitzua edo produktua emateko behar-beharrezkoa den denboran gordeko dira zure datu pertsonalak. Behin zerbitzua amaituta, eta/edo eskuratutako produktuen gaineko bermea, zure datuak bost urtean gordeko ditugu, hori baita erantzukizun zibilak edo merkataritzakoak baliogabe gertatzeko epe estandarra. Dena den, jakitun izan behar duzu gordetzeko epe horiek luza daitezkeela legezko aldaketen ondorioz edo erantzukizun penalak hautematen badira. Behin baliogabe gertatzen direnean kontratutik eratorritako erantzukizunak, zure datu pertsonal guztiak suntsituko ditugu.

Zure kontaktu-datuak mugarik gabe gorde nahi ditugu aldian behin produktuen eta/edo zerbitzuen gaineko informazioa bidaltzeko, gurea edo beste batzuena, zure interesekoa izan daitekeela iruditzen zaiguna. Horrenbestez, ez baduzu merkataritzako informaziorik jaso nahi, gurea edo beste batzuena, helbide honetara idatzi eta adierazita egin dezakezu horren kontra: rctss@rctss.com

Zein datu eman behar ditut?
Izartxo batekin markatuta dauden eskatutako datu pertsonal guztiak ezinbestekoak dira gure zerbitzuak eta/edo produktuak eskuratzeko edo kontratatzeko. Ezingo dizugu arretarik eman, nahitaezkoak diren datu horietakoren bat ematen ez badiguzu.

Nire datu pertsonalak beste batzuei lagako zaizkie?
Ez, zure datuak ez zaizkio beste inori utziko, baldin eta ez bada nahitaezkoa zerbitzua eman ahal izateko.

Zure eskubideak.
Zure datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea duzu.

Datuak zuzendu edo ezabatzeko eskatzeko eskubidea duzu.

Emandako baimena une oro atzera bota dezakezu.

Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eska dezakezu.

Zure datu pertsonalen tratamenduari uko egiteko eskubidea duzu.

Zure datu pertsonalen eramangarritasunerako eskubidea duzu.

Eskubide horietako edozein gauzatzeko, eskaera aurkeztu behar duzu fitxategiaren arduradunaren helbidean, pribatutasun-politika honen lehen puntuan agertzen denean. Informazio gehiago nahi baduzu zure eskubideei edo hauek gauzatzeko moduari buruz, Datuen Babeserako Espainiako Agentziarekin harremanetan jar zaitezke (www.agpd.es).

Jakinarazi behar dizugu RCTSSk cookie-ak instalatuta dituela bere sisteman, zerbitzua hobetzeko, egokitzeko eta nabigazioa errazteko helburuarekin. Cookie-ak erabiltzaile anonimo eta ordenagailu bakarrari lotzen zaizkio, eta ez dute baimentzen sarbidea datu pertsonaletara. Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, nabigatzaileak ordenagailuaren disko gogorrean gordetzen dituenak. Gure webgunean nabigatzen duzunean, gure zerbitzariak cookie-ak ezagut ditzake eta azken bisitan aukeratutako hizkuntzari buruzko informazioa eman. Nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dute cookie-en erabilera, baina zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookie-en jasotzearen berri emateko zure ordenagailuaren pantailan eta eragozteko haiek disko gogorrean instalatzea.

Datuen kalitatea.
Erabiltzaileak bermatzen du RCTSSri emandako datu pertsonalak egiazkoak direla eta ardura hartzen du haien edozein aldaketa adierazteko. Erabiltzailea izango da erantzule bakarra formularioa datu faltsu, ez zehatz, osagabe edo gaurkotu gabeekin betetzeak RCTSSri edo beste edonori eragin diezaioketen kalte edo min zeharkako eta zuzenena. Erabiltzaileak ez du beste batzuen datu pertsonalik sartu behar pribatutasun-politika honetan ezarritakoaren aurrezko adostasun informatua izan gabe, eta bera izango da haiek eman izanaren erantzule bakarra.

Zure datu pertsonalak isilpeko informazio gisa sailkatzen dira, horrenbestez, datu horien edozein tratamendu gauzatuko dugu beste batzuekiko sekretua bermatuta eta bere segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun neurriak ezarrita.

Segurtasun neurriak.
RCTSSk beharrezkoak diren neurriak hartu ditu datu pertsonalak baimenik gabe bestelakotzea, galtzea, tratatzea edo eskuratzea saihesteko; kontuan izanik une oro teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta dituzten arriskuak, giza ekintzarenak edo ingurumen fisiko edo naturalekoak. Edonola ere, erabiltzaileak jabetu behar du ezarritako segurtasun neurriak ez direla erasoezinak.

Baldintza partikularrak.
RCTSSk emandako zenbait zerbitzuk baldintza partikularrak izan ditzakete izaera pertsonaleko datuen babesari dagokionez, aplikagarriak izanik egoera bakoitzaren baldintza partikularrak. Baldintza partikularrek arautzen ez duten kasuetan, aplikagarritasun osagarria izango dute pribatutasun politika honetako baldintza nagusiek.

Ohartarazi behar da 14 urtetik beherako haurrek eta gazteek beren gurasoen edo tutoreen baimena behar dutela RCTSSren webgunean datu pertsonalak emateko.

personales en el sitio web de RCTSS.